Noiz argitaratua Ostirala, 2013.eko Otsailak 8

Nafarroako Gobernua lege proiektu bat prestatzeko prozesuari ekin diezaion, Iratiko Oihana parke natural deklaratzekoa, premiatzen duen ebazpena onetsi dute

irati, oihana, parke, natural

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “lege proiektu bat taxutzeko proiektuari ekin diezaion, Zaraitzu Ibarreko Batzarrarekin lankidetzan, Iratiko Oihana natur parke deklaratze aldera. Proiektu hori soilik Zaraitzu Ibarreko muga geografikora mugatzen ahalko da, eta 5 hilabeteko epean aurkeztuko da gehienez ere”.
 

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “izan beharreko harremanak izan ditzan aldi berean, jakite aldera zein den Aezkoako Ibarreko Batzarraren jarrera, natur parkearen deklarazio horiek sartzen direlako horren barruan”.
 

Zioen azalpenean, UPN, SN, Bildu eta Nabai parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak Zaraitzuko Ibarreko karguen proposamena jasotzen du, Iratiko Oihana natur parke deklaratzea “etorkizuneko apustu” estrategikoa izanen litzatekeela jotzen baitu.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 3. zk., 2013-01-14koa)