Nafarroako Gobernua Lizarrako Teknologia Zentroa eskualde horretako elementu dinamizatzailea izan dadin edukiz bete dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Merindadearen etorkizunerako funtsezko pieza bat dela baieztatzen da, ezin dena "inola ere ixteko atakan jarri krisiaren aitzakiapean"
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Lizarrako Zentro Teknologikoari (CTEL) edukia eman diezaion, eskualde horretan elementu dinamizatzaile bat izan dadin zailtasun bereziko uneotan”.
PPNk hala eskatuta, bigarren idatz-zati bat gehitu da non Nafarroako Gobernua premiatzen den “ildo horretan 2010ean Lizarrako Udalarekin sinatutako hitzarmena eguneratzera edo, kasua bada, berri bat sinatzea negoziatzera, hori guztia zentro teknologikoak etorkizuna izan dezan CTELaren jarduera eta entitate pribatuak elkarlanean aritu eta ekarpenak egin ditzaten bultzatzeko”.
Era berean, atxiki gabekoek proposatuta, hirugarren idatz-zati bat gehitu da, dei egiten duena “sektoreko ordezkarien elkarlana handitzeko, hartara, haren garapen teknologikoan lagunduz, CTELaren lehentasuna Nafarroako arte grafikoen sektorea babestea eta bultzatzea izan dadin”.
Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak baieztatzen du ezen zentro teknologikoen berrantolamenduarekin “efizientzia eta efikazia hobetzea” bilatzen bada, beharrezkoa da “aprobetxatzea instalazio hobezin horiek”, hala nola CTEL-Lizarrako Zentro Teknologikoarenak, besteak beste, “funtsezko pieza bat baita merindadearen etorkizunerako”, “inola ere ezin dena ixteko atakan jarri krisiaren aitzakiapean”.
• www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 46. zk., 2013-05-06koa)