Noiz argitaratua Ostirala, 2014.eko Maiatzak 9

Nafarroako Gobernua Miranda-Argako ureztapen tradizionala hobetu dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Geldituta dago La Mina, mirandarrek Berbintzanako udal mugapetik beren ureztalurreraino ura ekartzeko baliatzen duten XII. mendeko tunela, hondoratu delako

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez “Nafarroako Gobernuari eskatzen” dion “-zehazki, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari- albait azkarren egin ditzan egin beharreko azterlanak, Miranda-Argako La Mina tunelarentzako ordezko aukera bat planteatzeko eta gauzatzeko, tradiziozko ureztaketa mantentzea eta hobetzea bermatuko duena”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, “Nafarroako Gobernuari eskatzen” zitzaion “-zehazki, Kultura Departamentuari- Miranda-Argako La Mina historia-babesteko molde gorenarekin zain dezan, eta beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan egoera onean kontserbatu dadin”.

Zioen azalpenean, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta Izquierda-Ezkerrak bultzatu duten mozioak La Minaren balio historikoa aipatzen zuen. “La Mina XII. mendean eraikitako tunel bat da; ia 1.200 metro luze da eta mirandarrek Berbintzanako udal mugapetik beren ureztalurreraino ura ekartzeko baliatzen dute.

“Hondoratzeak ohikoak izan dira eraikuntza horretan, baina oraingo honetan, Nafarroako Ubidearen lehen faseko ureztalurretik heldu diren iragazketen eraginez ez dago erabilgarri eta konponbide zaila dauka”.

Oso litekeena da tunel horren egoerak eta jasan behar duen presio hidraulikoaren ondoriozko narriadurak ezinezkoa egitea ureztalur-ubide gisa erabili ahal izatea. Horren aurrean, proposatu duten taldeek konponbide bat eskatzen zuten, baita manten dadin ere, eta ingeniaritza zibileko obra horren “balio historikoa” aipatzen zuten.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2014-03-24koa)