Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Martxoak 27

Nafarroako Gobernua Nafarroako Ospitalguneko sukaldeen kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari itzul diezaion premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Arrazoi gisa ematen zen kudeaketa pribatizatu zenetik urtebete baino gehiago igaro denean ez dituela bate Osasun Departamentuak aurreikusten zituen hobekuntzak, zeinen bidez justifikatzen baitzuen kudeaketa

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Nafarroako Ospitalguneko sukaldeen kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari itzul diezaion”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen mozioak zioenenez, 14 hilabete bete dira kudeaketa pribatizatu zenetik eta denbora honetan guztian zehar, “desdoitasun ugari” gertatu dira, elikadura- nahiz nutrizio-zerbitzuaren funtzionamendu onean eragina izan dutenak. Gainera, “desdoitasun horiek ez ditu bete Osasun Departamentuak aurreikusitako beharrizanak eta hobekuntzak, zeinen bidez justifikatzen baitzuen sukaldeen kudeaketa”. Proposatu duen taldearen ustez, “alderdi horiek guztiak prozesu terapeutikoaren parte oso garrantzitsu bat da”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 19. zk., 2014-01-31koa)