Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Ekainak 28

Nafarroako Gobernua NUKFarekin batera 'Kanporatzerik ez, ordezko aukerak' programa heda dezan nahi duten ikastetxe guztietan ezartzeko premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, Nabai-k, Bildu-k, PPNk eta I-Ek alde emandako botoekin eta SNren abstentzioarekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “NUKFarekin batera, ‘Kanporatzerik ez, ordezko aukerak’ programa heda dezan eta toki entitateak parte hartzera eta aipatu programa ezarri nahi duten ikastetxeetako Bizikidetasun Batzordearekin elkarlanean aritzera bultza ditzan, programak behar bezala funtziona dezan”.

Onetsitako ebazpena PPNk eta Nabai-k adostutako in voce aldaketa zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpena Lodosako Pablo Sarasate BHIk 2011/12 ikasturterako abian jarritako programa “aitzindariari” dagokio. Horren bidez eta Udalarekin egindako akordio bati esker, eskola-aseguru bat hartzen duena, ikasleek kanporatzeak erkidego-lanengatik “truka” ditzakete; esate baterako, herriko kaleak garbitzea, zahar-etxeko adinekoak zaintzea eta udalaren haurtzaindegiko haurrak zaintzea.

Aipatu proiektuak ikasleen, gurasoen (adingabeen kasuan, baimena eman behar dute) eta udal agintarien artean izan duen “arrakasta” dela-eta, proposatu duen taldeak proiektua orokortzearen alde egiten du; izan ere, “probetxuzko ezer” ekartzen ez duen zigor bat erkidego-lan batekin ordezkatzeko aukera ematen du, aukera ematen duena “ikasteko eta lan positibo bat egiteko”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 40. zk., 2012-04-27koa)