Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 31

Nafarroako Gobernua premiatu dute 2026an kulturako profesionalei buruzko lege proiektu bat idatzi dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 31ean

1.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du legegintzaldiaren barruan kulturako profesionalei buruzko lege proiektua aurkez dezan. Horretarako, mozioa onesten denetik 2026ko amaierara arte, Artistaren Estatutua Nafarroako errealitateari egokituko zaio eta parte hartzeko prozesu bat eginen da kulturaren, profesionalen eta sindikatuen sektorearekin, non toki erakundeei eta herritarrei ere emanen zaie parte hartzeko aukera. 

 

EH Bildu TPak aurkeztu du. 

 

PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.