Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 20

Nafarroako Gobernua premiatu dute informazio kanpaina bat egin dezan ematen diren ondasun eta zerbitzu publikoen kostuaren inguruan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko otsailaren 20an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da informazio kanpaina bat egin dezan Nafarroako Foru Komunitatean ematen diren ondasun eta zerbitzu publikoen kostuaren inguruan.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio jarrai dezala nafar herritarrentzako hiri-eta zerga-kontzientziazioko programak sustatzen, bai eta zerga iruzurraren aurka borrokatzeko neurriak ere.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aldeko botoa eman dute, UPN eta PPN abstenitu dira eta Voxek kontrako botoa eman du.