Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 20

Nafarroako Gobernua premiatu dute urtebeteko epean Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen ordainsari sistema aztertu dezan

Ahalegin eta dedikazio pertsonal eta profesional handiagoa ordaintzen duten irizpide espezifikoak ezartzeko, bat etorriz titulazio ofizialekin eta askotariko egoerekin

Parlamentuko Osoko Bilkurak erabaki bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eskatzen zaion “azterketa bat egin dezala, urtebeteko epean, osasun sistema publikoko profesionalen postuen ordainketa alderdi guztiak baloratzeko (oinarrizko ordainsari pertsonala, ordainsari osagarriak eta kalte-ordainak eta beste ordainsari berezi batzuk), gaur egun osasun-sistema publikoan diharduten lanpostuen definizioa jasotzen duten elementuekin (maila atxikipena, osasun lanpostutzat hartzea...), bai eta sistema horrekin duten lotura eta askotariko estamentu taldeen arteko aldakortasuna aztertzeko ere, halako moldez non antzeko lan profilei lotutako prestakuntzan edo espezializazioan inbertitzea optimizatuko den eta Europako espazio akademikora egokituko den”. UPN, EH Bildu eta PPN taldeek aldeko botoa eman dute, Contigo-Zurekin abstenitu egin da eta PSN, Geroa Bai eta Vox taldeek kontrako botoa eman dute.

 

Adierazten denez, azterlan horren emaitza "politikarien, sindikatuen eta herritarren parte-hartzeari irekitako formatu batean aurkeztu beharko da, ezarri beharreko ordainsari oinarri berriek adostasun eta gardentasun zabala izan dezaten".

 

Onetsitako erabakiaren bigarren puntuan, UPNk eskatuta (EH Bildu ekimenaren titularrak onartu du haren gehitzeko zuzenketa), erabaki da azterlan hori "gaian esperientzia duen enpresa independente batek egitea".

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako erabakiak zalantzan jartzen du, “zaharkituta” baitago, 11/1992 Foru Legeari lotutako ordainsari sistema; izan ere, haren ondorioz “ordainsari mekanismo generiko osagarri bat (antzinatasunaren parekoa)” sortu da: Osasun Langileen Lanbide Karrerari buruzko 12/2024 Foru Legea. Horrez gain, alternatiba bat proposatzen du: “ahalegin eta dedikazio pertsonal eta profesional handiagoa ordaintzen duten irizpide espezifikoak ezartzea, bat etorriz indarreko titulazio ofizialekin eta askotariko lan egoerekin”.

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoEnmienda UPN aceptada