Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Ekainak 23

Nafarroako Gobernua premiatzen da “2021-2027 aldirako Nafarroaren posizio amankomunerako akordioa, NPEren aplikazioari aurre egitekoa” dokumentuan jasotzen diren 12 puntuak defenda ditzan

Besteak beste eskatzen da oinarritutako ordainketak kentzea, ordainketa birbanatzailea aldeztea eta familiako nekazaritza-ustiategi profesionalak sustatzea

Landa Garapen eta Ingurumeneko batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, EHNE eta UAGN nekazaritza-sindikatuek eta UCAN-Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunak “2021-2027 aldirako Nafarroaren posizio amankomunerako akordioa, Nekazaritza Politika Erkidearen aplikazioari aurre egitekoa” izeneko dokumentuan lortutako akordioko 12 puntuak defenda ditzan”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen dio “Nekazaritza Politika Erkidearen bigarren zutabea sendotu dezan, landa garapenaren arloan dauzkagun eskumenak sendotzeko modua eta oinarrizko tresna den aldetik, gure lurraldeari eta gure produkzio-sektorearen errealitateari egokitutako politika berekiak taxutzea ahalbidetzen diguna”.

 

Zioen azalpenean, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentariek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak sustatutako ebazpenak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio EHNE, UAGN, UCAN eta AUNAR nekazaritza-elkarteekin adostutako jarrerak defenda ditzan Nekazaritza eta Landa Garapeneko Batzorde Sektorialean bai autonomia erkidegoek Planas ministroarekin egin beharreko konferentzia sektorialean.

 

Zehazten den, jarrera horien artean daude oinarritutako ordainketak kentzea, ordainketa birbanatzailea aldeztea (jarduera erreala duten ustiategiak onerako diskriminatzeko tresna gisa) eta familiako nekazaritza-ustiategi profesionalak sustatzea, “horiek direlako lurraldean jarduera erreala mantentzen dutenak eta aro berriak planteatzen dituen ingurumen- nahiz jasangarritasun-erronkei aurre egiteko gai izanen diren bakarrak”.

 

Blanca Regúlez (Geroa Bai) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Miguel Bujanda, Raquel Garbayo, Isabel Olave, Alberto Bonilla, Patxi Pérez, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Javier Lecumberri, Ramón Alzórriz (PSN), Pablo Azcona (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (84. NPAO, 2021-06-22koa)