Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 25

Nafarroako Gobernua premiatzen da 0-3 zikloan udal ikaspostuen euskarazko eskaintza egoki banatuta egon dadin hiri osoan zehar

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2021eko otsailaren 24an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da datorren ikasturterako 0-3 zikloan udal ikaspostuen euskarazko eskaintza egoki banatuta egon dadin hiri osoan zehar, hain zuzen ere gaur egun gaztelaniazko haur eskoletan dagoen bezala.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio bere gain har dezan 0-3 zikloaren titulartasuna, haur hezkuntzako etaparen parte den heinean, eta haren egitura eta curriculuma jorra eta zehatz ditzan, kontuan hartuz egitura zein antolaketa arloan diren aukera ezberdinak (0-6 ikastetxe publikoak, 0-3/0-6 ikastetxe integratuak edo haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxeekin lotuak, besteak beste), oso bereziki landa eremuko eskolan.

 

Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztua.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.