Nafarroako Gobernua premiatzen da 16 eta 18 urte bitarteko landa-eremuetako ikasleen eskola-garraioaren estaldura zabal dezan
Hezkuntza batzordean onetsia. 2021eko apirilaren 21ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hiru hilabeteko epean alda dezan azaroaren 13ko 102/2017 Foru Agindua, Hezkuntza kontseilariarena, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean eskola-garraioaren antolaketa eta funtzionamendua eta eskola-jantokirako banakako laguntzak, halako moduz non:
a. Eskola-garraioaren onuradun gisa sar daitezen, 2.1 artikuluan, batxilergoko nahiz lanbide heziketako ikasketak egiten ari diren 16tik 18 urtera bitarteko ikasleak, landa eremuetatik Iruñeko, Tuterako edo beren erreferentziako ikastetxeak dauden beste herri batzuetako batxilergoko nahiz lanbide heziketako ikastetxeetara joan behar badute.
b. Eskola-garraioaren onuradun gisa sar daitezen, 2.2 artikuluan, herri jakin batzuetako ikasleak, dagokien ikastetxe publikoan eskolatzeko segurtasun- eta irisgarritasun-arazo objektibo eta justifikatuak dauzkatenak.
EH Bidu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma eta EH Bilduren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin (I-Ek eta Podemos-Ahal Duguk ez dute bilkuran prte hartu).