Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen da 2021. eta 2022. urteetan gazteekin jarduerak antola ditzan Donejakue Bidea ezagutarazteko, haren zabalkundea egiteko eta hartan parte hartzeko

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 31n

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da bat egin dezan 2021-2022 Donejakue urtearen ospakizunarekin.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Gazteriaren Institutuak jarduerak antola ditzan gazteekin Donejakue Bidea ezagutarazteko, haren zabalkundea egiteko eta hartan parte hartzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Done Jakue Bideak zeharkatzen dituen autonomia erkidegoetako gazteen trukea susta dezan, Bidea egin dezaten.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da genero ikuspegia eta ezgaitasunaren ikuspegia sar ditzan 2021. eta 2022. urteetan, Donejakue urteak baitira, Donejakue Bidean gazteekin antolatzen dituen jarduketa eta jardueretan.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da (I-Ek ez du bozketan parte hartu).