Nafarroako Gobernua premiatzen da 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak Nafarroak zerga-arloan daukan eskumena mugatzea ekidin dezan
2021erako Aurrekontuen Legeak pentsio plan indibidualen arloan ezartzen duen finantza-muga zalantzan jartzen da, 21/2020 foru legeak ezartzen duena mugatzen baitu
Parlamentuko osoko bilkuran ebazpenak bat onetsi du gaur Navarra Suma eta Geroa Bairen aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin Eta PSN, Podemos Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “onetsi beharreko arau-xedapenak onets ditzan, ekidite aldera Estatuaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko 11/2020 Legeak mugatu dezan Nafarroako Foru Komunitateak zerga-arloan daukan eskumen historiko osoa”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateak zerga-arloan daukan eskumen historikoa osoa aipatzen du Estatuaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea zalantzan jartzeko, izan ere, 21/2020 Foru Legean ezarritakoa mugatuz, pentsio-plan indibidualetarako urteko ekarpenetarako finantza-muga berri bat ezartzen baitu.
Ildo horretan, zehazten denez, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak “eraginik gabe uzten ditu 50 urtetik gorako nafar zergadunei pentsio plan indibidualen arloan Nafarroako legediak eskaintzen dituen zerga-arinketak”.
Gogorarazten da Ekonomia eta Ogasun kontseilariak otsailaren 26an egindako agerraldian honako ideia hau aldeztu zuela: “beste ordenamendu juridiko baten araudiaren aitzinean amore eman beharko luke Nafarroaren zerga-araudiak”.
Amaitzeko, aipatzen da 2020ko abenduaren 23an, Nafarroako Parlamentuak abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legea onetsi zuela, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzeko. Foru lege horren bidez, besteak beste, pentsio planetarako zerga-arinketak onetsi ziren.
-
Mozioa (36. NPAO, 2021-03-16koa)