Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urtarrilak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen da abeltzaintza estentsibokoak diren ustialeku sozial eta familiarrak susta eta babes ditzan

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko urtarrilaren 20an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da abeltzaintza estentsibokoak diren ustialeku sozial eta familiarrak susta eta babes ditzan, apustu argia eginez betiko nekazaritzaren eta behi-, ardi-, ahuntz- nahiz txerri-aziendako abeltzaintza estentsiboaren alde, zeinak ingurumena errespetatzen baitu eta jasangarria dela nahiz kalitatea duela frogatu baitu.

 

2.- Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatzen dira araubideak landu ditzaten abeltzainak integrazio-enpresengandik babesteko, halatan une oro egiaztatu ahal izate aldera sortzen diren kontsumogaiei, langileen bizi-baldintzei eta animalien ongizateari buruzko kalitate-arauak eta legezko betebeharrak bete egiten direla.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lan egin dezan gure komunitateko esne- eta okela-sektoreen lehiakortasuna mantentzearen alde, bai eta gainerako abeltzaintza-sektoreena ere, gure komunitateko beste sektore edo zona batzuetarako proposa litezkeen makroproiektuak, lehiakortasunean eragiten dutenak, errefusatuz.

 

4.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio beharrezkoak diren neurri guztiak bidera ditzan, berriki onetsitako Elikakatearen Legea, zeinak abeltzainei bidezko prezioak bermatzen baitizkie, bitarteko lagungarri eta eraginkorra izan dadin abusuak amaiarazteko.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da abian jar ditzan zuzeneko finantza-laguntzak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorearentzat, ekoizpen-kostuen gehiegizko igoerari aurre egin ahal izateko.

 

Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

1, 4 eta 5 puntuak aho batez onetsi dira. 

 

2. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da. 

 

3. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.