Nafarroako Gobernua premiatzen da abian jar dezan musikaren arloko profesionalendako laguntza zuzenen lerro bat, eta sektorearen jarduera berma dezan
Kultura eta Kiroleko batzordean onetsia. 2022ko martxoak 2
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da albait lasterren abiaraz dezan musikaren arloko profesionalendako laguntza zuzenen lerro bat, sektoreko profesional autonomoen, enpresen nahiz entitateen jarduera mantendu ahal izan dadin; izan ere, pandemiak eragindako krisitik heldu den diru-sarreren jaitsiera dela-eta kolokan ikusi dute beren jarduera ekonomiko profesionalaren iraupena.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio ekitaldien plangintza bat taxutu dezan sektoreko eragileekin batera, egoera epidemiologikoak izan ditzakeen eszenatoki ezberdinetara egokitua, halako moduan non ekitaldi horiek beste gune, edukiera edo baldintza batzuetan egin ahal izanen baitira eta ekonomikoki bideragarriak izanen baitira sustatzaileentzat ere.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.