Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urriak 19

Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifizialak ekoizpenean eta arlo sozioekonomikoan duen eragina azter dezan

Aurre-hartze programatu batskatzen da, datozen aldaketak hobeto aprobetxatzeko, enpleguaren esparruan kalte larriak saihesteko

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren eta Voxen abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “prospekzio-lan zorrotza eta jarraitua egin dezan, adimen artifizialak gure ekonomian, enpleguan eta oro har gizartean izan dezakeen bilakaerari buruz, Nafarroa iraultza teknologiko hori baliatzeko moduko neurri beharrezkoak aurreratuta, gure erkidegoko jendearen bizitza inor atzean utzi gabe hobetze aldera”.

 

Onartutako ebazpenak bigarren puntu bat jasotzen du, eta, bertan, Foru Gobernuari dei egiten zaio "IA arduratsua eta gardena aplikatzen eta garatzen dela bermatzeko beharrezko mekanismoak ezar ditzan, aplikazioetan eta prozesuetan printzipio etikoak bermatuz". Atal hau PPNk aurkeztutako eta ekimenaren titular den Contigo-Zurekin taldeak onartutako gehitzeko in voce zuzenketa batetik abiatuta gehitu da.

 

Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak adimen artifizialak ekoizpenean (kostuen murrizketa, eskaria) eta arlo sozioekonomikoan (enplegua, desberdintasuna) izan lezakeen eragina baloratzeko azterketa estrategikoa eskatu du, ekonomia eta gizarte osoa norabide egokian kokatzeko, balizko eragin eta kalteak ahalik eta gehien murriztuz.

 

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoEnmienda in voce PPN