Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Abenduak 9

Nafarroako Gobernua premiatzen da alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen arreta eta zaintza integrala hobetu dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko abenduaren 9an

1.-  Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da besterik gabe bete ditzan Nafarroako gaixo kroniko eta pluripatologikoentzako Arreta Integratuko Estrategiaren baitan alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen arretarako dokumentuan jasotako prestazio eta konpromiso guztiak.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio alboko esklerosi amiotrofikoaren diagnostikoa duten pertsonentzako errehabilitazio integral eta unibertsala berma dezan gehienez ere sei hilabeteko epean, % 100eko finantzaketa publikoarekin, gaixotasunaren prozesu osoan zehar, etxeko nahiz egoitzako errehabilitazio integralaren modalitateak barne.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du alboko esklerosi amiotrofikoaren diagnostikoa duten pertsona guztien mendekotasun- eta desgaitasun-mailaren berehalako balorazioa egiten dela berma dezan, eta maila horren berrikuspena egin dezan gehienez ere hiru hilabeteko epean.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da diru publikoarekin finantzatu ditzan, sei hilabeteko epean gehienez ere, alboko esklerosi amiotrofikoaren diagnostikoa duten pertsonentzako etxebizitzak eta ibilgailuak egokitzeko eta aldi baterako etxebizitza eta ibilgailu egokituak eskuratzeko laguntzak.

 

5.- Exekutiboari eskatzen zaio plazak berma ditzan egoitza-zentroetan pertsona kaltetuak etxean egon ezin direnean, bermatuta langileak alboko esklerosi amiotrofikoaren diagnostikoa duten pertsonak zaintzeko prestakuntza eta eskarmentua dutenak direla.

 

6.- Se requiere al Ejecutivo Foral garantizar plazas en centros residenciales cuando las personas afectadas no puedan permanecer en domicilio, con garantía de personal formado y con experiencia en el cuidado de personas con diagnóstico de ELA.

 

7.-  Nafarroako Gobernua premiatzen da zaintzaileei babesa eta prestakuntza-neurriak berma diezazkien.

 

8.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio aitor dezan Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren diziplinaniztun unitateko profesionalek eginiko lana, bai eta ANELA-Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkartearena ere, eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen nahiz haien familien arretan eta zainketan laguntzen duten pertsona guztiena.

 

9.- Nafarroako Gobernua premiatzen da koordinazioa bultza dezan Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren diziplinaniztun unitatearen eta ANELA-Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkartearen artean.

 

10.- Gobernua premiatzen da inberti dezan tratamendu berriei buruzko ikerketan eta saiakuntza klinikoetan.

 

11.- Gobernuari eskatzen zaio doitasunezko medikuntza pertsonalizatuaren programan jaso ditzan neuroendekapenezko gaixotasunak, ahalbidetzearren ahalik denbora laburrenean egitea prozesu diagnostikoa eta taxutzea gaixo bakoitzarentzako tratamendurik aproposenerako plana.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu fu. 

 

Aho batez onetsi da. 5. eta 6. puntuetan PSNk eta Geroa Baik abstentzioa bozkatu dute. (I-Ek ez du bilkuran parte hartu).