Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da alda dezan 26/2026 Foru Legea, sozietateen gaineko zergara hedatzeko ustelkeria delituetan zerga-onuren hartzaile izateko debekua

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 2an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du 26/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa, aldatzea susta dezan, zigor kodean xedatuta dagoenaren arabera epai irmoa duten pertsona edo erakundeek pizgarri fiskalez baliatzeko duten ezintasuna aipatutako legearen beste xedapen batzuetara hedatzen dela bermatzeko. Zehazki, zehazten denez, pizgarri fiskalez baliatzeko ezintasuna honako hauetara hedatu beharko litzateke:

 

- IV. tituluko VII. eta VIII. kapituluetan aurreikusitako salbuespen guztietara.

 

- IV. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako kenkari guztietara.

 

- IV. tituluko XIII. kapituluan aurreikusitako zerga-oinarriaren murrizketa guztietara.

 

- VI. tituluko II. kapituluan aurreikusitako hobari guztietara.

 

- VI. tituluko IV. kapituluan aurreikusitako pizgarrien ondoriozko kenkari guztietara.

 

- 107. artikuluan aurreikusitako multzo fiskalaren zerga-oinarriaren murrizketa guztietara.

 

- 111. artikuluan, VI. tituluko II. eta IV. kapituluei buruzkoetan, aurreikusitako multzo fiskalen kuota osoaren kenkarietara eta hobarietara.

 

- hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako zerga-onura guztietara.

 

- hogeita bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako kenkari guztietara.

 

- hogeita hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako kenkari guztietara.

 

Contigo-Zurekin talde parlamentariak sustatu du. 

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, Talde Mistoaren aurkakoarekin eta atxiki gabeko parlamentariaren abstentzioarekin onetsi da.