Nafarroako Gobernua premiatzen da argindarraren prezioaren igoera konpentsa diezaien etxean gailu elektroniko medikuak dituzten pazienteei
Ganberak konpentsazio-laguntza ekonomikoen deialdi bat egin edo prozedura bat ezar dadin eskatzen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “gehienez ere hiru hilabeteko epean laguntza ekonomikoen prozedura edo deialdi bat bat taxutu dezan, argindarraren prezioaren igoera konpentsatzeko etxeko oxigenoterapia, etxeko dialisia edo elektrizitatez funtzionatzen duten bestelako gailu medikuak dituzten eta barne gaixotasunen tratamendurako edo beren autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko behar duten osasun arloko teknologian egin behar izaten duten gastua beren poltsikotik ordaindu behar duten pertsonei”.
PSN eta Geroa Baik gehitzeko zuzenketa bat aurkeztu dute, Navarra Suma ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta helburutzat zuena Osasun Departamentua premiatzea “laguntza hauek diru-sarreren eta erabilitako gailu mediko elektrikoaren motaren arabera eman daitezen”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak argindarraren prezioaren igoerak gaixotasunak artatzeko edo autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko etxean ekipo elektrikoekin konektatu behar duten paziente kronikoengan izaten ari duen eraginean justifikatzen du proposamena.
Paziente horien artean daude arnas-gaixotasunak eta gaixotasun neurologikoak dituzten eta etxean oxigenoterapia behar duten pazienteak, giltzurrun-gaixotasuna dituzten eta etxean dialisia egiten dutenak, edota bestelako patologiak izateagatik laguntza tekniko desberdinak behar dituztenak, hala nola arnasgailuak, gurpildun aulki elektrikoak, ohe elektrikoak eta abar.
Azaldu dutenez, elektrizitatearen prezioa 285 euro/MWh-raino igo da batez beste martxoan, eta “gehiengo historikoak” 545 euro/MWh-raino iritsi dira 2022ko martxoaren 7an, Kontsumitzaileen Erakunde Nazionalak (OCU) emandako datuen arabera.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (51. NPAO, 2022-04-26koa)