Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Apirilak 28

Nafarroako Gobernua premiatzen da argindarraren prezioaren igoera konpentsa diezaien etxean gailu elektroniko medikuak dituzten pazienteei

Osoko Bilkuran onetsia. 2022ko apirilaren 28an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez ere hiru hilabeteko epean laguntza ekonomikoen prozedura edo deialdi bat bat taxutu dezan, argindarraren prezioaren igoera konpentsatzeko etxeko oxigenoterapia, etxeko dialisia edo elektrizitatez funtzionatzen duten bestelako gailu medikuak dituzten eta barne gaixotasunen tratamendurako edo beren autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko behar duten osasun arloko teknologian egin behar izaten duten gastua beren poltsikotik ordaindu behar duten pertsonei.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.