Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Maiatzak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen da Arre eta Atarrabia lotzen dituen NA-2517 errepideko lurrazpiko pasabidea alda dezan

Lurralde kohesio batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 4an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da NA-2517 errepideko 1. kilometroa aldatzeko proiektu bat taxutu eta gauzatu dezan, lurrazpiko egungo pasabidearen ordezko bat egiteko.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio dagokion proiektua gauzatzen hasteko behar den diru-zuzkidura ezar dezan.

 

EH Bilduk aurkeztu du.

 

1. puntua aho batez onetsi da (Izquierda- Ezkerra ez da bilkuran egon).

 

2. puntua Navarra Sumaren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkakoekin onetsi da.