Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Maiatzak 11

Nafarroako Gobernua premiatzen da arriskuko taldeak sar ditzan txertatzeko lehentasuna duten taldeen artean

Osasun batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 11n

1.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da zenbait arrisku-talderi txertoa berehala jar diezaien.

 

a. Adinekoen edo desgaituen egoitzetan praktikak eginen dituzten ikasleak.

 

b. Mendetasun handia duten 16 urtetik beherakoen zaintzaileak edo bizikideak, mendetasun handia duten 16 urtetik gorako pertsonen zaintzaileen eta bizikideen baldintza berdinetan.

 

c. Txertaketa-lanetan edo kalteberatasun handiko pertsonekin osasun-arretako, arreta soziosanitarioko edo zaintzako lanetan parte hartzen ari diren langile boluntarioak.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio lehentasunezko txertaketa-taldeetan sar ditzan AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa) eta Ministerioaren txertaketa-estrategiaren 7. taldean sartuta ez dauden arrisku handiko beste egoera kliniko konplexu batzuk dituzten pertsonak.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da txertaketaren lehentasunak balora ditzan adin- talde bakoitzaren barruko arrisku-estratifikazioaren arabera.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSN eta Geroa Bairen abstentzioekin (Podemos-Ahal DUguk eta I-Ek ez dute bilkuran parte hartu) onetsi da.