Nafarroako Gobernua premiatzen da aurikula-fibrilazio ez balbularra duten pazienteei berma diezaien eragin zuzeneko ahotiko antikoagulatzaileak eskuratzea
Osasun batzordean onetsi da. 2022ko ekainaren 28an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aurikula-fibrilazio ez balbularra duten pazienteei berma diezaien eragin zuzeneko ahotiko antikoagulatzaileak eskuratzea, Europako eta Espainiako praktika klinikoko giden gomendioekin bat.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio eragin zuzeneko ahotiko antikoagulatzaileen bidezko ahotiko tratamendu antikoagulatzailearen hasiera malgu dezan, aurikula-fibrilazio ez balbularra duten pazienteek iktusa eta/edo odol-galera handiagoa pairatzeko arrisku handia erakusten dutenean, eta/edo K bitamina-antagonisten bidez antikoagulazioa lortzeko aukera gutxi dutenean.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hiru hilabetera jaits dezan K bitamina-antagonistetatik eragin zuzeneko ahotiko antikoagulatzaileetarako aldaketa baimentzeko epe K bitamina-antagonisten bidez antikoagulazioaren kontrol txarra duten pazienteekin.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio eragin zuzeneko ahotiko antikoagulatzaileek gaur egun behar duten ikuskapen-bisatua sinplifika dezan, geroagoko berrikusketa duen bisatu automatikora iraganez.
5.- Parlamentuak Foru Exekutiboari eskatzen dio osasun arloko profesionalendako alerta-sistema informatizatu bat ezar dezan, garaiz identifikatu ahal izateko gaizki antikoagulatuta dauden pazienteak eta tratamendua aldatzeko neurriak aldatzeko.
6.- Gobernua premiatzen da kalitate-auditoriak gehi ditzan iktusaren prebentzioan eta antikoagulazioaren kontrolean.
7.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio antikoagulatutako pazienteen behatoki bat sor dezan, bizitza errealeko datuak bildu ahal izateko.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
1, 2, 3, eta 4. atalak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.
5, 6, eta 7 atalak aho batez onetsi dira.
Podemos-Ahal Duguk ez du bilkuran parte hartu.