Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Urriak 5

Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan gurasoek edo seme-alabek familia-ingurunetik kanpo emakumeen aurka baliatutako indarkeriaren adierazpena 14/2015 Foru Legean jasotzeko aukera

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko batzordean onetsia. 2021eko urriaren 5ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 14/2015 Foru Legearen 3. artikuluan –Emakumeen kontrako indarkeriaren definizioa eta motak–, 2. puntuan, emakumeen kontrako indarkeria mota bat gehiago jasotzeko aukera azter dezan, gurasoek edo seme-alabek familia-ingurunetik kanpo emakume baten aurka baliatutako indarkeria fisiko, psikologiko, ekonomiko edo sexuala dela-eta.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du. 

 

Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsia. Podemos-Ahal Dugu ez da bilkuran egon.