Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan kirol eta aisia instalazioei buruzko araudia betetzen ote den
Kultura eta Kiroleko Batzordeak onetsi du. 2023ko martxoaren 14an
1.- Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentua premiatzen da azterlan bat egin dezan, Nafarroako Futbol Federazioarekin lankidetzan, aztertze aldera ea Nafarroako futbol-zelaietan Kirolaren Kontseilu Nagusiaren kirol eta aisia instalazioei buruzko araudia betetzen ote den.
2.- S Foru Gobernua premiatzen da ukitutako toki-entitateekin batera presta dezan Arartekoaren jakinarazpenean aipatzen diren jarduketak egin behar dituzten futbol-zelaien errolda, bai eta jarduketa horien inpaktu ekonomikoa ere.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.
*Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu.