Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan kultur turismoak Nafarroan duen eragin ekonomikoari buruz
Erakutsi gabe dauden funts artistiko, arkeologiko eta etnografikoak argitaratzeko espazio bat eskatzen da
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua premiatzen baita “kultur turismoak Nafarroan duen eragin ekonomikoari buruzko azterlan bat egin dezan: museoak, bilduma museografiko iraunkorrak, aztarnategi arkeologikoak eta bisitatzen ahal diren monumentuak”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernuari eskatzen dio “beharrizanak eta baliabideak partekatzen dituzten kultur ondasun guztiak –artistikoak, arkeologikoak eta etnografikoak– biltzen ahalko lituzkeen biltegi eta erakustoki bat sortzeari eta egokitzeari buruzko azterlan bat egin dezan”.
Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak 14/2005 Foru legera jotzen du, Nafarroako ondare kultural aberats eta anitza “berreskuratzearen, babestearen eta sustatzearen” garrantzia azpimarratzeko, eta etorkizuneko belaunaldien esku jartzeko beharra nabarmentzeko. Ondare honen zati handiena Nafarroako Museoan eta Nafarroako Gobernuaren Arkeologia Funtsean dago, eta funts hauetako asko oraindik argitaratu gabe dago.
-
Mozioa (27. NPAO, 2019-02-22koa)