Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren lege- nahiz erregelamendu-neurriak abiaraz ditzan, Nafarroan kirol elektronikoen sektorea arautzeko,
Osoko bilkuran onetsia. 2022ko urtarrilaren 20an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren lege- nahiz erregelamendu-neurriak abiaraz ditzan, Nafarroan kirol elektronikoen sektorea arautzeko, haren errealitatea eta beharrizanak aintzat hartuta.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio Kirol Elektronikoei buruzko Plan Estrategikoa bultza dezan, diziplina hori garatzeko, sustatzeko, prestatzeko eta ezagutzeko, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean talentua atxiki eta erakartzeko ere.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol elektronikoen sektorearekiko lankidetza bultza dezan, lehiatzeko moduko tokian paratzeko, haren hazkundea babesteko, egun dauden enpresak jasangarri egiteko eta nazioko nahiz nazioarteko kapitala Nafarroara erakartzeko.
4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio jada indarrean dagoen prestakuntza-eskaintza diseinatu eta hobetu dezan Hezkuntza Departamentuarekin, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuarekin eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan, kirol elektronikoen sektorearen garapena eta produkzioa, jarduera eta balioak bultzatzeko.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bildu eta I-Eren abstentzioekin onetsia.