Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Irailak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko plan bat gara dezan 6 hilabeteko epean ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak para ditzan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko irailaren 18an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du berariazko plan bat gara dezan sei hilabeteko epean, 2030era begira, Nafarroako Gobernuaren jabetzako karga-puntuak, nornahik erabiltzekoak, paratzeko, urtero instalazio-mugarriak ezarriko dituena, behar adinako aurrekontua izanen duena eta bestelako neurriak ere aintzat hartuko dituena, hala nola instalazio seinaletikoa. Plan horretan jasoko da zutoinen % 50 izanen dela, gutxienez ere, karga laster/ultralasterrekoak, eta zutoinen hedapen orekatua eginen dela Nafarroako eremu zuri eta grisetan, toki-entitateekin lankidetzan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Foru exekutiboa premiatzen du kanpaina bat egin dezan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan, toki-entitateek karga-zutoin publiko berriak paratu ditzaten eta jada paratuta daudenak berrikus ditzaten, behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio eguneratu dezala navarraterecarga karga-puntuak kudeatzeko plataforma, dauden karga-puntu guztiak sartu ahal izateko eta emaitzen kudeaketa eta monitorizazioa egin ahal izateko.

 

EH Bildu TPak aurkeztu du. 

 

EH Bilduren aldeko botoekin,UPN, PSN, Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta PPN talde parlamentarioen abstentzioekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabearen aurkako botoarekin onetsi da.