Nafarroako Gobernua premiatzen da bete egin dezan Lizarran Familia Elkartzeko Gune bat abian jartzera premiatzen zuen mozioa
Legebiltzarrak, halaber, eskatzen du zerbitzua indartzea eta Iruñean zentralizatzea, Elizondon egoitza bat ezartzeko xedearekin, ipar-mendebaldeko herriei arreta emanen diena
Eskubide Sozialetako Batzordeak erabaki bat onetsi du gaur, Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa emanda eta PSNren aurkako botoarekin. Haren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da “berehala bete dezan 2021eko maiatzeko mozioa, Lizarran familia elkartzeko gune bat ireki dezan premiatzen zuena”.
Onetsitako erabakiaren bigarren puntuak Foru Gobernua premiatzen du “Iruñeko familia elkartzeko gunea deszentraliza dezan, halako moduz non egoitza bat ireki ahalko den, asteko egunen batean Elizondon bisitak edukitzeko aukerarekin, ipar-mendebaldeko zonaldeari arreta emateko”.
Navarra Sumak sustatutako zioen azalpenean aipatzen da 2021eko maiatzean onetsitako erabakia, urtebeteko epea iraganik berreste aldera Lizarran familia elkartzeko gune bat abian jartzeko beharra, Iruñekoen, Tuterakoaren eta Tafallakoaren osagarri.
Gainera, ohartarazten da komenigarria dela zerbitzu hori zabaltzea Iruñetik ipar-mendebaldera haraino iristeko ordubetea dagoen herrietara, errazte aldera zerbitzu horretara iristea “funtsezkoa baita adingabeei bermatzeko familiartekoekiko lotura afektiboak gordetzeko eskubidea, askatasun eta babes giroan, leku neutral eta seguru baten moduan uler daitekeenaren gisara”.
Familia Elkartzeko Gunea “gizarte-zerbitzu espezializatu eta doakoa da, Gizarte Zerbitzuen Zorroan eskubide gisa bermatua. Elkargune bat eta esku-hartze profesionala eskaintzen ditu, haurrei beren gurasoekin eta familiartekoekin denbora batez elkartzea ahalbidetzeko, banantzeak, dibortzioak edo bestelako inguruabarrek eragindako gatazka-egoerak gertatzen direnean eta, bereziki, genero-indarkeriako egoerak gertatzen direnean”
Saioan Arantza Biurrun (G.P. PSN), egon da batzordeburu, eta honako hauek agertu dira: Marta Álvarez, Iñaki Iriarte, Ángel Ansa, Alberto Bonilla, Maribel García Malo, Javier García (G.P. Navarra Suma), Nuria Medina, Carlos Mena (G.P. PSN), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez (G.P. Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga, Txomin González (G.P. EH Bildu) y Marisa de Simón (G. Mixto I-E). La A.P.F. Podemos-Ahal Dugu ez da saioan egon.
• Publicación de la moción (BOPN, nº 80, de 17-06-2022)