Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da bultza dezan DBHko lehen zikloa ezartzea hura edukitzeko borondatea adierazi duten tokietan

Ikasleak gertueneko ingurunean ahalik eta denbora gehien egotearen komenigarritasunari buruz dagoen adostasun zabala azpimarratu du Ganberak

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen baita “ukitutako udalekin eta, oro har, hezkuntza-erkidegoarekin, bultza dezan DBHko lehen zikloa ezartzea hura edukitzeko borondatea adierazi duten tokietan”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako zenbait herrik –Lerin, Andosilla edo Gares, esaterako– bertako ikastetxe publikoetan DBHko lehen zikloa ezartzeko egindako eskakizunak defendatzen ditu.

 

Eskakizun hauek egiteko udalerri hauek emandako arrazoiak aldarrikatzen ditu proposamena egin duenak –“hezkuntzakoak, pedagogikoak, garraioaren segurtasunari buruzkoak eta populazioa finkatzearen eta gizarte- eta lurralde-kohesioaren aldekoak”- eta adierazten du” tokiko hezkuntza- eta gizarte-erkidego eta erkidego politiko bakoitzaren babes zabala” duela; izan ere, “gehienak daude ados ikasleak gertueneko ingurunean ahalik eta denbora gehien egotearen komenigarritasunari buruz”.

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (121. NPAO, 2022-10-31koa)