Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urtarrilak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen da Covid-agatik bakartuta dauden adingabeen eta mendeko pertsonen zaintzarako gizarte- eta lan-estaldura eman dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko urtarrilaren 20an

1.- Nafarroako Parlamentua premiatzen da Ekonomia eta Gizarte Kontseiluarekin batera lan egin dezan, non ordezkatuta baitaude zenbait eragile sozial eta ekonomiko, besteak beste sindikatuak eta enpresaburu-elkarteak, plan urgente bat prestatzeko, familiei gizarte- eta lan-estaldura eman ahalko dieten neurriak jasoko dituena, COVIDagatik bakartuta dauden adingabeen eta mendeko pertsonen zaintza-lanei ekin ahal izateko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio berariazko laguntza ekonomikoak sor edo badaudenak zabalagotu ditzan, hori beharrezkoa denean langile autonomoen edo besteren konturakoen bateragarritasuna errazteko, haiek lanetik kanpo egon behar izanez gero COVIDarengatik berrogeialdian egotera beharturiko adingabeak eta/edo mendeko pertsonak zaintzeko.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua Geroa Bairen, EH Bilduren eta I-Eren aldeko botoekin, Navarra Sumaren abstentzioarekin eta PSNren eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin onetsi da. 

 

 2. puntua Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, Navarra Sumaren abstentzioarekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsia.