Nafarroako Gobernua premiatzen da diruz lagunduta txistuaren irakaskuntza sar dezan
Tresna honen errotze soziala dela eta, datorren ikasturtetik aurrera Zaraitzu Ibarreko, Zangozako, Irunberriko, Lizarrako, Andosillako eta Tuterako musika-eskoletan sar dadin eskatzen da
Hezkuntza Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aldeko botoekin, eta UPN, PSN eta PPNren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “txistuaren irakaskuntza sar dezan, 2019-2020 ikasturtetik aurrera, Zaraitzu Ibarreko, Zangozako, Irunberriko, Lizarrako, Andosillako eta Tuterako musika-eskoletan, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta, irakasle tituludunekin eta musikako gradua dutenekin”.
Zioen azalpenean, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak sustatutako mozioak aldarrikatzen du “babes eta sustapen berezia behar duen tresna” dela, “Europan aitzindaria baita hiru zuloko moko-txirulen artean, eta horregatik, Erdi Arotik Nafarroan dugun ondare kulturalaren zati bat da, gaur egun ere gure erkidegoan era guztietako ekitaldi, eszenatoki eta giroetan agertzen dena”.
“Tresna bizi bat izaten jarraitu dezan, izaera poliedrikoa duena, protokolotik dantzetara, musika sinfonikoa edo egungo metodologiako material berritzaileenak barne”, irakasle tituludunen bidez bere ezagutza sustatzeko deia egiten da.
Mariano Herrero (UPN) batzordeburu izan duen saiora bertaratu diren parlamentariak izan dira Alberto Catalán, Luis Casado (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Koldo Martínez (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Laura Pérez, Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno, Conchi Ruiz (PSN), Javier García (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).
-
Mozioa (17. NPAO, 2019-02-08koa)