Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue Bideari buruzko Plan Integral berri bat taxutu dezan

Bidea babesteko eta erromesei arreta emateko programa bat barne hartuko duena, toki-erakundeekin eta Bidearekiko lotura duten elkarteekin lankidetzan

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin, zeinaren bidez Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen baita “Donejakue Bideari buruzko Plan Integral berri bat taxutu dezan, 2027ko Donejakue urtearen karietara, urtearen aurreko nahiz ondoreneko programazioa eta antolamendua eginez, Bidea babesteko eta erromesari laguntza emateko programa bat barne”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Donejakueren urtearen proiekzio berezia aprobetxatzearen alde egiten du, "toki erakundeekin eta Bidearekiko lotura duten elkarteekin etengabeko lankidetzan, berdintasunarekin eta jasanagrritasunarekin lotutako Donejakue Bidearen ereduan sakontzeko".