Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Azaroak 12
Nafarroako Gobernua premiatzen da ebalua dezan pandemia-egoeraren ondorioz biztanleriaren osasun psikologikoaren eta emozionalaren narriadura
Osoko bilkuran onetsia. 2020ko azaroaren 12an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ebaluazio bat egin dezan Nafarroako Foru Komunitatean norberak hautemandako osasunaren narriadurari eta pandemia-egoeraren ondorioz ondoez psikologikoaren eta emozionalaren sintomak agertzeari buruz.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio esku-hartze komunitarioko programak abiaraz ditzan, herritarren osasun mentala eta erresilientzia hobetze aldera, pandemiaren bigarren kutsatze-kolpeari begira.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.