Nafarroako Gobernua premiatzen da ebalua ditzan COVID-19aren pandemia dela-eta errehabilitazioko terapiarik jaso gabe hilabeteak daramatzaten neska-mutiko nafar desgaituen ahalmen funtzionala eta narriadura-egoera
Osasun Batzordeak onetsia. 2020ko irailaren 16an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da albait lasterren ebalua ditzan COVID-19aren pandemia dela-eta errehabilitazioko terapiarik jaso gabe hilabeteak daramatzaten neska-mutiko nafar desgaituen ahalmen funtzionala eta narriadura-egoera.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio errehabilitazioak berriz has ditzan kolektibo horretan –arrisku handieneko kasuetan, berehala–, ohiko errehabilitazio-modalitatearen edo etxez etxeko errehabilitazioaren bidez.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan, pandemiak dirauen bitartean ez jartzeko berriz ere arriskuan desgaitasuna duten neska-mutikoen errehabilitazio-terapiak.
4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala presta dezan Osasun eta Hezkuntza departamentuen arteko protokolo bat, mediku-irizpidearen arabera eskolako opor sasoian eten ezin diren errehabilitazio-terapiak egiten jarraituko dela bermatuko duena.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.