Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Otsailak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da egoitza elektronikoko edukiak, tramitazioak zein bestelako jarduerak euskaraz egitea berma dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko otsailaren 17an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Gobernuaren beraren eta honen erakunde autonomoetako egoitza elektronikoko edukiak, tramitazioak zein bestelako jarduerak euskaraz egin ahal izanen direla bermatzea, helburu hori lortzeko beharrezkoa den plangintza eginez.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio departamentu bakoitzaren hizkuntza-planetan beharrizanen ebaluazio bat aurreikus dezan egoitza elektronikoko edukiak, tramitazioak zein bestelako jarduerak euskaraz eskuragarri egon daitezen.

 

Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu dute. 

 

1. puntua aho batez onetsi da. 

 

2. puntuaren aldeko botoa eman dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.