Nafarroako Gobernua premiatzen da ekimen adostuak bultza ditzan lanaldia murrizteko proiektu berritzaileak abian jartzen saiatzeari begira
Langileen lehentasunen aldaketak aipatzen dira, eta 37,5 orduko lan-astea sustatzeko gobernua babesten duten alderdien akordioa azpimarratu da
Parlamentuaren osoko billkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “ahalik eta lasterren itunpeko ekimenak abian jar ditzan, lan-denbora murrizteko proiektu berritzaileak abiarazteko saiakerak egin daitezen enpresaren esparruan (4 eguneko astea edo lanaldia murriztea)”.
EH Bilduk gehitzeko zuzenketa bat aurkeztu du, Contigo-Zurekin, ekimenaren titularrak onartu ez duena, eta asmoa zuen Nafarroako Gobernua premiatzea “lan-mahai bat eratu dezan hiru hilabeteko epean, eragile ekonomiko, sozial eta sindikalekin batera proiektu horien abiaraztea lantzeko eta adosteko”, alde batetik, eta bestetik, “sektore publikorako berariazko mahai bat eratu dezan hiru hilabeteko epean, lanaldia murrizteko proposamenak aztertzeko”.
PPNk planteatutako gehitzeko zuzenketa ere ez da onartu. "Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluaren esparruan lan-denbora murrizteko neurri berritzaileak aztertu, definitu eta ebaluatzea" proposatzen zuen, alde batetik, eta iradokitzen zuen foro horretan bertan "Espainiako Gobernuak planteatutako lan-denbora murrizteko neurriak gure erkidegoan izango duen eragin ekonomiko eta soziala aztertzea". Contigo-Zurekin ekimenaren titularrak ez du onartu.
Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak CCOOk Parlamentuan aurkeztutako azterlanaren ondorioak aipatzen ditu, izan ere, egiaztatzen du "herrialde honetako langileen % 62k soldata eta produktibitate-maila mantenduz 4 eguneko lan-astea hartzea erabakiko luketela", eta hori dela eta, gogorarazten du Foru Gobernua babesten duten alderdiek sinatutako akordio programatikoan lanaldia astean 37,5 ordura murrizteko ahalegina ezarri zela.
Aipatutakoaren ildotik, hitzarmen kolektiboen negoziazioan izandako joera-aldaketa aipatzen da, egun lehentasuna ez baita soldata-baldintzak hobetzea baizik eta lan-denbora murriztea, eta gure ingurune geoekonomikoko herrialdeekin alderatuta dagoen desfasearen berri ematen da; izan ere, "urteko lan egunen kopurua nabarmen txikiagoa da, Frantzian 19 gutxiago dira, eta Alemanian, berriz, 37 gutxiago".
Horregatik, are gehiago "azken hamarkadetako gizarte modernoan gauzatutako aurrerapen zientifiko-teknologikoak" kontuan hartuta, "lanaldia pixkanaka murrizteko prozesuaren" oinarriak ezartzearen alde egiten da, "azken 40 urteetan aldaketa ez baita aldaketa aipagarririk egin".
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (40. NPAO, 2023-11-28koa)