Nafarroako Gobernua premiatzen da ekitaldi instituzional baten bidez errekonozimendua eta erreparazioa eman diezaien beren sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik errepresio frankistan diskriminazioak pairatu zituzten pertsonei
Herritarrekiko Harremanetako Batzordean onetsia. 2020ko ekainaren 24an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ekitaldi instituzional baten bidez errekonozimendua eta erreparazioa eman diezaien beren sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik diktaduran eta ondorengo errepresio frankistan, trantsizioan eta demokraziaren lehen urteetan diskriminazioak, askatasun-gabetzeak eta gizarte-bazterketa pairatu zituzten pertsonei.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako Memoriaren Institutuaren bidez ikerketa-proiektu bat gara dezan, Nafarroan beren sexu-orientazioagatik pertsonak erreprimitze aldera diktadura frankistak sortutako sare juridikoari buruzko informazioa biltzeko eta lekukotasunak bilduz biktimak eta beren historiak identifikatzeko.
PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Aho batez onetsi da.