Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Maiatzak 11

Nafarroako Gobernua premiatzen da endometriosia duten pertsonen arretarako protokolo bat eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan horretarako unitate bat sor ditzan

Osasun Batzordean onetsi da. 2022ko maiatzaren 11n

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da laguntzarako antolamendu-eredu bat osa dezan endometriosia izateko susmoa edo diagnosia duten emakumeentzat.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio diziplina anitzeko endometriosi unitate bat ezartzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Endometriosiaren detekzio goiztiarrerako protokolo bat ezar dezan Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzan eta Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun-langileen prestakuntza hobe dezan.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroan dauden gaixoen erregistro edo errolda erreal bat osa dezan.

 

6.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio endometriosiaren genetikari eta tratamenduari buruzko ikerketa susta dezan.

 

7.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio endometriosia dela-eta lanerako ezintasunak eta minusbaliotasun graduak zehazteko irizpideak alda ditzan.

 

8.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gaixotasun honi buruzko difusio-kanpainak egin ditzan.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

1, 3, 5 eta 7 puntuak aho batez onetsi dira. 

 

2, 4, 6 eta 8 puntuen alde bozkatu dute PSN, Geroa Bai eta EH Bilduk eta Navarra Sumak abstentzioa

 

Podemos-Ahal Dugu eta I-E ez dira bilkuran egon.