Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da era aktiboan defenda dezan aniztasuna eta herritarrei dei egin diezaien politikan parte hartzera

Legebiltzarrak onartu du UPNk indarkeria gurtzearekin lotuta dauden terrorismoaren ondorioen iraupenari eta bizitza politikoaren uzkurtasunari buruz gogoeta

Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da “gizarte demokratikoaren ezinbesteko oinarria den aniztasun politikoa eta soziala era aktiboan defendatzera”.

 

Onetsitako mozioaren bigarren puntuan Memoria eta Bizikidetzako, Euskarako eta Kanpo Ekintzako Departamentua premiatzen da “Nafarroako unibertsitateekin egindako lankidetza hitzarmen baten bidez ikertze aldera Nafarroako zenbait herritan dagoen aniztasun politiko eta sozial eza, muturreko taldeek jarduera terroristak oroitzearen eta aurkari politikoa demonizatzearen ondorioz”. UPN, PPN eta Vox taldeek aldeko botoa eman dute eta Contigo Zurekinek kontrakoa. PSN eta Geroa Bai abstenitu egin dira.

 

Gainera, berriz aho batez, Nafarroako herritarrak animatzen diren “Konstituzioak eta legeek aitortutako askatasun politikoak modu aktiboan erabiltzera eta bizitza politikoan aktiboki parte hartzera, batez ere udal-esparruan, hautagaitzetan libreki parte hartuz, beren ideien arabera eta errespetu- eta tolerantzia-giroan”.

 

Zioen azalpenean UPN talde parlamentarioak dioenez, “gure geografiako zenbait herritan oraindik badiraute terrorismoak utzitako ondorioek” eta horiexek justifikatzen dute haren ekimena. Toki horietan “autokritikarik ezak eta sektore batzuen ekintza politikoak, askotan aurkariaren demonizazioan eta terroristen gurtzan oinarrituak”, herritar askoren “uzkurtasuna eta aniztasun eza” ezaugarri dituen “giroa” sortu dute.

 

* EH Bildu talde parlamentarioak bat egin du greba orokor feministarekin, eta, arrazoi horrengatik, ez du parte hartu osoko bilkuran.