Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Martxoak 9

Nafarroako Gobernua premiatzen da eremu publikotik amiantoa kentzeko protokoloa presta dezan hilabeteko epean

Osasun Batzordena onetsia. 2022ko martxoaren 8an

1.- Osasun Departamentua premiatzen da gehienez ere hilabeteko epean eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) elkarlanean amiantoa kentzeko protokolo bat presta dezan, material hori eremu publikoan uzten den kasuetarako.

 

2.- Foru Gobernua premiatzen da informazio kanpainak bultza ditzan herritarrak kontzientziatzeko amiantoa behar den bermerik gabe erabiltzeak eta biltegiratzeak osasun publikorako eta ingurumenerako dakartzan arriskuez, bai eta hondakin horiek eremu publikoan, naturaguneetan edo baimendu gabeko beste edonon uztea legez kanpokoa izateaz ere.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dei egiten zaie hilabeteko epean aktiba ditzaten bizitegietatik amiantoa kentzeko behar diren laguntzak. Eta bi hilabeteko epean aktiba dezaten Enpresetan Amiantoaz Arduratzeko Programa, Lan Osasunaren Planaren barnean prestatzen ari dena.

 

4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio amiantoa kentzeko plan operatibo bat egin dezala Nafarroan, ekintza zehatzak, kronograma eta aurrekontuetako konpromisoak zehaztuz.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.