Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Ekainak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da erizaintzako zainketa lagungarrietako eta osasun arloko teknikariei gainontzeko langileentzako ezarritako baldintza beretan lanbide-karrera aitor dakien

Eskubidea zabaldu nahi da, 7/2017 Foru Legeak Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako eta haren erakunde autonomoetako osasun langile fakultatibo guztiekin egin zuen bezala

Osasun Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “egin beharrekoak egin ditzan, osasun arloko teknikariei eta erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariei lanbide-karrera aitor dakien, osasun arloko gainontzeko langileentzat ezarritako baldintza bertsuetan”.

 

EH Bildu talde parlamentarioak zuzenketa bat aurkeztu du, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak, ekimenaren titularrek onartu ez dutena, eta Nafarroako Gobernua premiatzen nahi zuen "beharrezkoak diren jarduketa egin zitzan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile guztientzat lanbide-karrera onar zezan, sendagile eta erizainentzat aurreikusita dagoen antzera, behin-behineko langileak eta aldi baterako langileak baztertu gabe".

 

Zioen azalpenean, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek sustatutako ebazpenak defendatzen du lanbide-karrera erizaintzako zainketa lagungarrietako eta osasun arloko teknikari guztientzat zabaltzea, maiatzaren 9ko 7/2017 Foru Legeak, lanbide karreraren sistemaren aplikazio esparrua Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxiki gabeko beste osasun langile batzuentzat zabaldu zuen bezala, gainerako osasun arloko langileei zabalduz.

 

Zehazki, maiatzaren 9ko 7/2017 Foru Legeak, lanbide karreraren sistemaren aplikazio esparrua Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxiki gabeko beste osasun langile batzuentzat zabaldu zuen, eskubidea zabalduz Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako eta haren erakunde autonomoetako osasun langile fakultatibo guztiei, baldin eta lanpostua jabetzan badute eta haien sarbide eta izendapenerako nahitaezkoa bada edo izan bada urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskinean aurreikusitako “Fakultatibo espezialistak” edo “Bertze osasun fakultatiboak” izeneko estamentuetan lanpostuaren koadramenduan sartu ahal izateko osasun titulazioetako edozein edukitzea.

 

Lanbide-karrera langileek profesionalki aurrera egiteko duten eskubidea da, beren garapen profesionala aintzatesteko, ezagutzei, laguntzari, ikerketari eta zerbitzuak ematen dituzten erakundearen helburuak betetzeari dagokienez.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen eta bideokonferentzia bidez egindako saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira: Marta Álvarez, Ángel Ansa, Raquel Garbayo, Miguel Bujanda, Cristina Ibarrola, María Jesús Valdemoros (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).