Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da erraztu dezan Nafarroako museoak Kultura eta Kiroleko Ministerioaren “Museoak sarean. Bidaiatu eta ezagutu” programari atxikitzea

Ganberak turismo kulturala isuriez bezainbatean gutxien kutsatzen duten garraiobideen erabileraren bidez bultzatzearen alde egin du

Kultura eta Kiroleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Navarra Sumaren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta PSN eta EH Bilduren aurkako botoekin (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “ekintza egokiak egin ditzan Nafarroako museoek, titulartasun publiko zein pribatukoek, aukera izan dezaten 'Museoak sarean. Bidaiatu eta ezagutu’ programari atxikitzeko, programaren erreferentziazko kultura-zentroen sarea handitu eta gure komunitatean turismo kulturala bultzatzeko, baita Nafarroako Foru Komunitateko herritarren kultura-mugikortasuna errazteko ere”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Exekutiboa premiatzen du “programa hori balioan jarri eta susta dezan, bai eta kultura ere, jatorriko hirian ibilbidea hasten denetik, Foru Komunitateko hirietako turismo-bulegoen eta Nafarroako Gobernuak kultura sustatzeko dituen komunikazio-bide guztien bidez”.

 

Era berean, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “turismo kulturala bultza dezan, isuriez bezainbatean gutxien kutsatzen duten garraiobideen erabileraren bidez, kasu honetan, trenaren bidez”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Foru Erkidegoak Kultura eta Kiroleko Ministerioaren “Museoak sarean. Bidaiatu eta ezagutu” programan parte har dezan proposatzen du. 2015ean abiarazi zuten proiektua, estatuko museoetara “bisitak egitea errazteko, bultzatzeko eta sustatzeko, kultura modu irisgarrian eta ahalik eta merkeen helarazteko herritar guztiei”. Proiektua Renferekin elkarlanean gauzatzen da, eta programara atxikitako museoetako sarreraren prezioa % 50 murriztea dakarten eskaintzak egiten dira, baldin eta bisita trenean egindako bidaia baino 48 ordu lehenago edo geroago egiten bada.

 

Nafarroako Foru Komunitatearen “ondare eta museo-sare garrantzitsua” kontuan hartuta, proposamena egin duenak adierazten du programan parte hartzeak “eragin onuragarria” ekarriko liokeela Nafarroari, eta “inolako kosturik gabe”; izan ere, komunitatea kultura-turismoaren erdigunean jartzeaz gain, “ezagutzaren mundurako ate bat izango litzateke beste lurralde batzuetara bidaiatu nahi duten Nafarroako herritar guztientzat, beste lurralde batzuetara ahalik eta ingurumen-aztarnarik txikienarekin bidaiatu nahi duten Nafarroako herritar guztientzat, garraiobide arrunt eta ekologikoenean bidaiatzean”.

 

Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen bilkuran parte hartu duten parlamentariak izan dira Raquel Garbayo, Iñaki Iriarte, José Suárez, Jorge Esparza, Maribel García Malo (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Jorge Aguirre, Carlos Mena (PSN), Ana Ansa (Geroa Bai), Txomin González eta Maiorga Ramírez (EH Bildu).

 

www.parlamentodenavarra.es

• Mozioa (120. NPAO, 2022-10-28koa)