Nafarroako Gobernua premiatzen da erregelamenduz gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legea
INAIren zuzendariordetza sendotu nahi da, Nafarroa LGTBI+ pertsonen eskubideen eta berdintasunaren defentsaren "abangoardian" mantentzeko
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkakoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “legegintzaldian zehar erregelamendu bidez gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen dio “aipatu legearen erregelamenduzko garapena partaidetzaz egin dadin Nafarroako LGTBI+ Kontseiluaren baitan, 2017an foru lege hori bultzatzean nagusi izan zen partaidetza-espirituari jarraipena emate aldera”.
Behin betiko testuak Contigo-Zurekinen zuzenketa bat dakar, ekimenaren titularra den PSNk onartu duena, 8/2017 Foru Legea garatzeko emandako epea legegintzaldi osora luzatzeko, hasiera batean 2024ra mugatzen zena.
Zioen azalpenean, PSNk sustatutako ebazpenak lege "aitzindaria" martxan jartzeak ahalbidetutako ekintza-plana aipatzen du, eta Gobernuari babes parlamentarioa ematen dioten taldeen artean sinatutako akordio programatikoa gogorarazten du, lehenengo eta behin lege hau erregelamendu bidez garatzeko, eta LGTBI+ zuzendariordetza Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) barruan "sendotzeko", "giza baliabide gehiago" emanez eta Kattalingune Foru Dekretu bidez instituzionalizatuz.
Jasotzen denez, helburua da Nafarroa LGTBI+ pertsonen eskubideen eta berdintasunaren defentsan "abangoardian" mantentzea, bai "despatologizazioaren" eremuan, bai "hezkuntza, lana, familia, aisialdia, kultura, kirola edo gazteriaren" arloko politika publikoetan.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (12. NPAO, 2024-01-30ekoa)
Archivos adjuntos