Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Urriak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernua presatu dezan foruzainek erretiroa hartzeko adina aurreratzeko egin beharreko administrazio-izapideak azkartzeko

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko urriaren 14an

1.- Legebiltzarrak adierazten du konpromiso irmoa duela foruzainek erretiroa hartzeko adina aurreratzeko eskubidearen defentsarekin, 2011ko azaroaren 18ko 1698 Errege Dekretuan ezartzen diren prozedura eta baldintzekin bat; horrenbestez, Nafarroako Gobernua premiatzen du Espainiako Gobernuaren aitzinean egin beharreko zuzemenak egin ditzan, zertarako eta hark egin beharreko administrazio-izapideak azkartu ditzan, foruzainek erretiroa hartzeko adinaren aurreratzea lehenbailehen gauzatzeko helburuarekin.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen du araudian ezartzen diren administrazio-izapideak urgentziaz egin ditzan eta hartu beharreko erabakiak har ditzan, Nafarroako Foruzaingoaren kolektiboaren erretirorako adina aurreratzea gauzatzeko koefiziente murriztailearen sistemarekin bat, lanbide hori jarduera nekagarri, arriskugarri, osasungaitz edo toxikoen artean sartzen den aldetik, beste polizia-kidego batzuetako kideentzat ezarrita dagoen moduan.

 

3.- Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioak premiatzen dira zuzenketa bat aurkez dezaten Pentsioen erosahalmena bermatzeko eta pentsio-sistema publikoaren iraunkortasun finantzario eta soziala sendotzeko bestelako neurri batzuk hartzeko lege proiektuaren izapide parlamentarioan, foruzainen erretiro-adina aurreratzea zertzeko, eta lege proiektu hori onesten ez bada, kasuko zuzenketa aurkez diezaioten Estatuaren Aurrekontu Orokorren Lege proiektuari, foruzainen erretiro-adina aurreratzeko eskubidea onar dadin.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. eta 3. puntuak Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin onetsi dira. 

 

2. puntua Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin onetsi da. 

 

Izquierda-Ezkerrak uko egin dio bozketan parte-hartzeari.