Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Urriak 26

Nafarroako Gobernua premiatzen da euskararen eskakizuna derrigorrezkoa izan dadin Osasunbideako logopeda lanpostuetako batean

Osasun Batzordeak onetsi du. 2022ko urriaren 26an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da euskararen eskakizuna derrigorrezkoa izan dadin Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoan dauden logopeda lanpostuetako batean, gutxienez ere, euskaldunei osasun-laguntza hori eman ahal izango zaiela bermatzeko.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio euskararen eskakizuna duen plaza bat sar dezan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko logopedia espezialitaterako Lan Eskaintza Publikoko hurrengo deialdian. Eta bermatu dezan beti egongo dela euskaran behar besteko prestakuntza duen pertsona bat logopeda plaza batean, unitate horretako langileen artean, plaza bere jabetzakoa izan edo aldi baterako kontratatuta egonda ere.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioekin onetsi da (Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu).