Nafarroako Gobernua premiatzen da ez diezaion diru publikoarekin lagundu ikasleak sexuaren arabera bereizten dituen inongo ikastetxeri
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko martxoaren 4an
1. Nafarroako Gobernua premiatzen da sexu-segregazioan oinarritutako hezkuntzaren eredua baztertzailea dela eta bultzatzen dituen balio eta harreman ereduak ez datozela bat azken urteotan Nafarroan egindako urratsekin, hezkidetzarekin eta berdintasunean oinarritutako politika publikoekin.
2. Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio ez dezala diru publikoz lagundu ikasleak sexuaren arabera bereizten dituen hezkuntza eredua duen inongo ikastetxerik, eta hori 2021-22. ikasturtetik aurrera gauzatzeko plana aurkez dezan hiru hilabeteko epean.
EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsia.