Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Ekainak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da gaixo kronikoen estrategia ezar diezaien dementziak dituzten gaixoei eta beren familiei

Legebiltzarrak oroitarazi du dementzia lehentasuna dela “osasun publikoarentzat”, eta Alzheimerraren 2019tik 2023ra bitarteko Plan Nazionala albait lasterren onesteko eskaera egiten du

Osasun Departamentuak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “gaixo kronikoen estrategia ezar diezaien dementziak dituzten gaixoei eta beren familiei, eta arreta-eredua sendotu dezan, profesionalak aintzat hartuta eta gauzatu gabe dauden ekimenak garatuta, hala nola deliriuma prebenitzeko, detektatzeko eta tratatzeko protokolo bat zehaztea ospitaleko nahiz ospitalez kanpoko esparrurako –egoitzak barne–; egonaldi ertainerako oheak jartzea dementzia duten gaixoentza,t edota dementzietarako berariazkoaginte klinikoko koadro baten garapen teknologikoa”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernauri eskatzen dio “oinarrizko osasun laguntzako, ospitaleetako nahiz egoitza-zentroetako profesionalen prestakuntza etengaberako plana indar dezan, gaixotasun horretan ohikoenak eta funtsezkoenak diren arazoei eta bereziki jokabide-nahasmenduen trataerari begira, eta dementzia duten gaixoen zaintzaileen prestakuntza sendotu dezan, Nafarroako zaintzaile guztiak aintzat hartuta”.

 

Bestalde, Nafarroako Gobernua premiatzen da “informazio-sistemak gara ditzan, dementzia duten pazienteen laguntza-prozesua, prozesuaren efizientzia eta segurtasuna hobetzen laguntzeko”.

 

Azkenik, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “albait lasterren onets dezan Alzheimerraren 2019tik 2023ra bitarteko Plan Nazionala”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako eta Navarra Sumak zuzendutako ebazpenak aipatzen du Nafarroan 5.500 pertsonari diagnostikatu zaiola dementzia eta ukitutako pertsona asko dagoela oraindik diagnostikatu gabe, eta honek familiengan eragin zuzena duela. Horregatik, azpimarratzen da “erreferentziazko berariazko unitateen eta profesionalen aplikazio praktikoan dauden mugak oinarrizko osasun laguntzako sendagilearekin koordinatzeko”, berehala konpondu behar direla

 

Dementzia “osasun publikoarentzat lehentasun” gisa jo ostean, azaltzen da ebaluazioa, kontzientziazioa eta ekimenak abian jartzea ezinbestekoa dela ukitutako pertsonen beharrizanei erantzuteko, arriskuak gutxitzeko, diagnostikoa egiteko, tratamendurako eta arretarako, informazio-sistemetarako alde batetik, eta zaintzaileei babesa emateko bestetik. Hori guztia, ikerkuntzarako eta berrikuntzarako sistemen aldeko apustua eginez.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen eta bideokonferentzia bidez egindako saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira: Marta Álvarez, Ángel Ansa, Raquel Garbayo, Miguel Bujanda, Cristina Ibarrola, María Jesús Valdemoros (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González eta Bakartxo Ruiz (EH Bildu). Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeen ordezkariak ez dira bilkuran egon.