Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Irailak 30

Nafarroako Gobernua premiatzen da garapen-proiektu integralak bultza ditzan ondare historiko-kulturala mantentzeko

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko irailaren 30ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lan-sistema sinergiko eta koordinatu bat ezar dezan Kultura eta Kirol Departamentuaren eta Lurralde Antolamenduko, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren artean, garapen-proiektu integralak bultzatzeko, ondare historiko-kulturala mantentzeko laguntza lurralde-garapeneko beste proiektu batzuekin bateratuz.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten ditu “Ondarezain” Elkartearen aldarrikapenak eta Nafarroako Gobernua premiatzen du Kultura Departamentuaren, Garapen Ekonomikorako (Turismo) Departamentuaren eta Hezkuntza Departamentuaren lana koordina dezan, erakusketa publikorako zentroetako jarduerak zehaztu eta sustatzeko xedez.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsia.