Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3
Nafarroako Gobernua premiatzen da garraio txartel bateratu bat (GTB) ezar dezan, Foru Komunitatean barnako mugikortasuna erraztuko duena
Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko azaroaren 3an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da heldu den urtean, 2023an, garraio txartel bateratu bat (GTB) ezar dezan, erkidegoan barnako mugikortasuna erraztuko duena Nafarroan bat egiten duten garraiobide guztien artean.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio txartel bateratuari hobariak ezar diezazkion behar duten gizarte-talde guztientzat.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.